![]() |
KOKAPENA: | Kanpoaldean, herrigunetik 1,9 km-tara.
Erratzu – Baztan (Nafarroa) |
![]() |
ALOKAIRU MOTA: | Etxe osoa. |
![]() |
EDUKIERA: | 8 + 2 ohe gehigarri. |
Gorramendiren behealdean, eta naturaren erdian, Azkarate auzoa aurkitzen da, Baztango Erratzu herritik 1,9 km-tara. 2014 urtearen hasieran irekitako etxeak, panoramika eder ezinhobea eskaintzen digu: Baztango Erratzu eta Arizkun herriak eta beraien auzoak, Auza erraldoia (1.306m) zeruertzean gaina hartuz, inguruko baserriak eta belaiak ikus daitezke.
Zonaldeko arkitekturarekin bat datorren etxe hau, bi solairutan banatuta dago eta ondorengo banaketa dauka:
Beheko solairua:
Egongela-jangela tximiniarekin, telebista, bideoa, dvd-a, musika ekipoa eta portxera irteera.
Sukaldea, beharreko tresneri eta elektrogailuekin hornitua: indukzio plaka, pirolitiko labea, mikro-uhin labea, ontzi-garbigailua, arropa garbigailua, plantxa, txigorgailua, presio eltzea, kafetera eta beharrezko tresneria guztia.
Logela bikoitza
Bainugela osoa
Haurrendako trona
1. solairua:
3 logela bikoitz 90 zm-ko ohatzeekin, logeletako batek txapitula formako teilatua dauka.
Bainugela dutxarekin.
Kanpoaldea
Kanpoaldea zonalde berde eta lorategi ederraz inguratua dago, saskibaloiko kanasta, jolas parkea, merenderoa eta barbakoarekin.
- Ez da animaliarik onartzen.
- Jabeak euskaldunak dira, frantses pixkat ere dakite.
- Zerbitzuak: Berogailua / Bi ohe gehigarri / Egur lotea / WiFi dohanik